domingo, 6 de noviembre de 2011



SORMENEZKO MARGOKETA LANEN ERAKUSKETA

Sormenezko Margoketaren Erakusketa hau 4 urtetan zehar Lourdes Elorzaren gidaritzapean talde honek lortutako emaitza da.

Artea barruan dugun hori kanporatzea da, horrela ulertzen du Lourdesek. Ikasle edo artista-gaiak askatasun osoa izan du bere sentimendu, emozio edo pentsamenduak marrazki eta margoen bidez kanporatzeko eta horrek lagundu dio bere barnea ikusten, onartzen eta, ondoren, eraldatzen eta osatzen. Bide horretan emaitza bikoitza izan du kide bakoitzak: bat, hemen dauden lanetan ikusi ahal dena, eta bestea, bere barrua askatu eta oreka berri bat osatzen egin duena. Behin, barnea kanporatzeko erresistentziak liberatu ahala, hobeki adierazten lagunduko duten teknikak ezagutzeko aukera ere izan da urte hauetan.

Oteizak esango lukeen bezala, “arteak laguntzen dio gizakiari garatzen, gizakiago izaten”.

Gogoratu artea ez dela bakarrik artisten gauza

Denok daukagu artista izateko eskubidea eta beharra ere.

Hori da erakusketa honen helburua

Ikusle bezala etorri zaren hori

Artista izaten animatzea!

No hay comentarios: